Archivos de la categoría ‘Publizitatea’

h1

Etika edo estetika?

noviembre 17, 2009

Gizakia bere arrakasta profesionala lortzeko edozer gauza egiteko gai dela erakusten du bideo honek. Norberaren etika alde batera uzten da estetikari garrantzia eman nahiean. Oso istorio krudela kontatzen du baina errealitatean etengabe gertatzen diren kasuak deskribatzen ditu aldi berean.

Bideoa ikusitakoan Unibertsitatean askotan aipatutako kasu batez oroitu nintzen. Eztabaida bera sortzen duen argazkia da hau.

Argazki honen egileak, Kevin Carterrek bere buruaz beste egin zuen lan honengatik Pulitzer saria irabazi ostean. Erretratuan agertzen den umea laguntza eskaintzen duen kanpamentu batetik gertu zegoen, baina argazkilariak bere “lanarekin” jarraitzea erabaki eta neskatila bertan utzi zuen. Argazkilariak esan zuenez, umeak indarra hartu eta alde egin zuen. Hala ere, hori ez da oraindik benetan ziurtatu.

Noiz jarri daiteke norberaren alde profesionala alde etikoaren gainetik? Nire ustez, inoiz ez.

h1

Publizitatearen MAGIA

noviembre 11, 2009

Publizitatearen helburua kontsumitzailearengana iristea da. Eta horretan, emozioek garrantzi handia hartzen dute. Emozioek arrazoiek lortzen ez dutena lortzen baitute. Hurrengo bideo hau adibide garbia da. Iragarki honek oso modu sinple batetan edonorren sentimenduetara iristea lortzen du.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.